XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Datua osatzen duten bitek zirkulu batean baleude bezala jokatzen dute eta horregatik
Ezkerretarakoa edo eskuinetarakoa izan daiteke biraketa eta logikoa bakarrik hartuko dugu kontutan, biraketa aritmetikoak ez bait du zentzu handirik.
Lehengo adibidea biraketa bezala egin dezagun:
- Eskuinetarako biraketa (2 posizio).
- Ezkerretarako biraketa (2 posizio).
Konparaketa bat burutzen denean sortzen den emaitza bakarra baldintz erregistroko aldaketa da.
Gehienetan agindu honen atzetik baldintzapeko jauzi bat dago konparaketaren emaitza erabiltzeko.
Konparaketa batek bi eragigai halabehartzen ditu, eragigai hauek konparatzen diren datuak adierazten dituztelarik.
Konparaketak aritmetikoak eta logikoak izan daitezke.
Aritmetikoetan datuak zenbakitzat hartzen dira, formatoak eta luzerak kontutan hartzen direlarik, konparaketa burutzen denean, baldintz erregistroan lehenengo datua bigarrena baino handiagoa, txikiagoa edo berdina den adieraziko da emaitza gisa.
Konparaketa logikoak burutzean, bi datuen bitak banan banan aztertzen dira ezkerretatik eskuinetara, baldintz erregistroan sortuko den emaitzak berdintasuna adieraziko du datuen bit guztiak berdinak baldin badira eta desberdintasuna gainerantzekotan.
Konputagailu batzutan 0 zenbakiaren konparaketa egiteko agindu bakuna existitzen du.
5.3.6.- JAUZIAKIzen honekin ezagutzen diren aginduek programaren segida normala aldatzen dute (ikus 5.4 irudia).
Horretarako, PC erregistroaren edukina aldatzen dute aginduaren exekuzioaren ondorioz.
Beraz, segida normala alda dezakeen agindu-mota bakarra jauzia da, beste mota guztietako aginduen egikaritzapenaren ondoren segidan dagoen hurrengo sententzia egikaritzen bait da.